Konstantzako Unibertsitateko ikasleak Euskaltzaindian
Maiatzaren 17an, Alemaniako Konstantzako Unibertsitateko ikasle talde bat Euskaltzaindian izan zen eta Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak lagundurik, Akademiaren egoitza bisitatu zuen. Ikasleak Enara Perez de Heredia Unibertsitate horretako Euskara eta Euskal Kulturako irakurlearen eskutik etorri ziren Euskal Herrira, eta, Akademiaz gain, beste hainbat leku bisitatu zuten.
Euskara eta Euskal Kultura irakurletza programa 2011-2012 ikasturtean jarri zen abian Konstantzako Unibertsitatean, erakunde horrek eta Etxepare Institutuak sinatu zuten hitzarmenari esker.