Aipatutakoez gain, Nafarroako Gobernuak bi kide izendatu ditu, euskararen sustapena xedetzat duten kultur elkarte edo gizarte ekimenetako ordezkari: Ikastari Kultur Elkarteko José Ramón Olano eta Nafarroako Topaguneko Oscar Zapata dira.
Azkenik, lau urterako izendatu dira "euskararen nahiz euskal kulturaren alorrean ospe handia" duten zazpi pertsona: Asier Barandiaran Unibertsitateko irakaslea; Mikel Belasko hizkuntzalaria; Orreaga Ibarra Unibertsitateko irakaslea; María del Mar Larraza Unibertsitateko irakaslea; Patziku Perurena idazlea; Josu Reparaz Lizarra ikastolako zuzendaria; eta Garbiñe Urreizti Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendaria.
Euskararen Nafar Kontseiluaren buru José Iribas Hezkuntzako kontseilaria izango da. Harekin batera, beste sei kidek osatuko dute Kontseilua: haietatik bost Nafarroako Gobernuaren ordezkariak izango dira eta bestea Andres Urrutia euskaltzainburua.