Euskaltzaindiaren argitalpenak "Unelibros" eta "Unerevistas" aldizkarietan
Unelibros aldizkariak eta Unerevistas gehigarri elektronikoak, Linguistika sailean, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen dute udaberrian kaleratu diren zenbaki berrietan. Argitalpen biak Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen ditu, urtean bitan, udaberrian eta udazkenean. Bertan, argitalpen zientifikoaren alorrean sortzen diren berrikuntza eta albisteen berri emateaz gain, elkartea osatzen duten erakundeek argitaratzen dituzten liburu eta aldizkarien zenbaki berrien edukiak iragartzen dira.
2013ko udaberriko Unerevistas-en zenbakian, besteak beste, Euskera 2011, 1-2 eta Euskera 2011, 3 zenbakien eta Erlea aldizkariaren 6. zenbakiaren berri ematen da. 2013ko udaberriko Unelibros-en zenbakian, besteak beste, Antoine d´Abbadie, Abbadiaz; Euskaltzaindiaren Hiztegia; Gratien Adema "Zaldubi": Gaineratekoen bilduma; Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa;eta Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso estrategiak:enuntziatu parentetikoak argitalpenen berri ematen da.