Panamako Colon eskualdeko gobernadorea eta emaztea Euskaltzaindian
Euskal Herrira egiten ari diren bisita baliatuz, Akademiaren egoitzan izan ziren atzo, apirilaren 4an, Pedro Antonio Ríos Pérez, Panamako Colon eskualdeko gobernadorea, eta euskal jatorria duen bere emaztea, Gladys Aronategui.
Haiekin batera Aitor Bilbao (Garanova) eta Josean Olabarri (Olabarri Construcciones) enpresariak izan zen. Bisitan, egoitza ikusteaz gain, Ea (Bizkaia) udalerriko Bedaroa herrikoa den Arronategi deiturari buruzko agiria jaso zuten.