Eako toponimia-mapa aurkeztu da
Martxoaren 30ean, Eako Udaletxean eginiko ekitaldi batean, herri horretako toponimia-mapa berria aurkeztu zen. Ikerketa lana Esther Korta ikertzaileak egin du, Imanol Goikoetxea Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidearen zuzendaritzapean. Ekitaldian toponimia lana egiten lagundu duten guztiek parte hartu zuten. Gainera, aurkezpenera joan ziren pertsona guztiek toponimia mapa jaso zuten. Mapa hori IkerMap enpresak egin du
Euskaltzaindiaren izenean, Xabier Kintana idazkaria izan zen aurkezpenean.