Jean Haritschelhar omendu du Sarako Idazleen Biltzarrak
Euskaltzain, euskal ikasketen sortzaile, idazle... Jean Haritschelhar euskaltzain emeritu eta euskaltzainburu ohia omendu du aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrak. Atzo, apirilaren 1ean egindako ekitaldian, bere bizitza osoan burutu duen lanagatik omenaldia jaso zuen eta horrela adierazi zuen Jean-Michel Garate Biltzarraren sortzaileak: "Lan ona eta interesgarria izan da, ez bakarrik hizkuntzarentzat, euskararentzat, baita kulturarentzat ere".
Orain 30 urte, Biltzarraren lehenengo edizioan izan zen Jean Haritschelhar.
Comments