Aurreko edizioetatik honek duen bereizgarri nagusia da idazlearen testua gaurkoturik eskaintzea: grafia eta puntuazioa gaurko arauetara ekarririk, morfologia ere neurtitzek onartzen duten neurrian gaurkoturik, baina idazlearen hizkeraren eta estiloaren berezitasunak ahal den ginoan zaindurik. Neologismoen edo aranismoen ugaritasunak zailtzen baitu irakurketa, edizio prestatzaileek oin-oharren bidez argitzen dituzte gaurko irakurlearentzat zail gerta daitezkeen guztiak. Halaber aditz trinko edo sintetiko deritzenen irakur zailtasunak ere. Hiztegia deritzan atze eranskin batean zerrendaturik datoz ilun gerta daitezkeen hitz guztiak.
Ludi honen bestaldez. Olerkiak du izenburutzat Lauaxetaren edizio honek, aurrekoetatik nolabait bereizteko nahiaz. Idazleak prosa poetikoz onduriko sarreraren lehen hitzak dira horiek, poema askoren edukiaren muina adierazten dutenak bestalde. Edizio honek paratzaileak: Sebas Gartzia, Xabier Boveda, Alberto Errazti, Anton Mari Aldekoa-Otalora eta Adolfo Arejita izan dira. Jon Kortazar adituak onduriko sarrerak irekitzen du edizioa, eta Xabier Egañaren irudiek apaintzen dute azal eta barru edizio duin eta ongi ausartu hau.