Euskaltzaindia Mauleko II. Libürüaren Egünean izan da
Joan den larunbatean, martxoaren 16an, Mauleko II. Libürüaren Egüna egin zen. Euskaltzaindiak parte hartu zuen, eta saltoki bat jarri. Bertan, nobedadeez gain, Zuberoako hainbat gai jasotzen duten liburuak erakutsi zituen Akademiak.
Aurtengo edizioaren gai nagusia emakumea eta literatura izanik, gai honen inguruan ekitaldi ugari egin ziren egun osoan zehar. Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain urgazleak olerki batzuk irakurri zituen, eta mahai-inguru batean hartu zuen parte. Jean-Baptiste Coyos eta Jean-Louis Davant euskaltzain osoak Libürüaren Egünean izan ziren, eta Andres Urrutia euskaltzainburua ere Maulera joan zen.