Euskaltzaindiak liburu dohaintza egin dio Dimako Udal Bibliotekari
Euskaltzaindiak, aurrez beste liburutegi batzuekin egin izan duen bezala, liburu dohaintza egin dio Dimako Udal Bibliotekari.
Dimako Biblioteka, urtetan itxita egon ondoren, berriro martxan jarri da herritar talde baten eskutik. Ideia kultur batzordetik sortu zen. Ondoren, herritarren elkarlanari esker, herri-eskolako umeak barne, lokala txukundu, bildumak berrantolatu eta urtarrilaren 7an, Udal Biblioteka berriak ateak ireki zituen.
Hala ere, Bibliotekako euskara arloa ez zegoen behar bezala hornitua, eta bertako arduradunak harremanetan jarri ziren Euskaltzaindiarekin. Akademiak, helburu horri atxikiz, gramatika eta euskal literatura arloko argitalpenak eman dizkio Bibliotekari.