Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako leku-izenak euskaraz
Azken arauetan kontinenteetako leku-izen nagusiak eman ondoren (Afrikako leku-izenak 167. eta 168. arauetan; Ozeania, 169. arauan; Amerika, 170. arauan; Asia, 171. araua), munduko toponimia nagusia amaitzeko, Antartikako leku-izenak falta ziren. Haiekin batera, munduko itsaslaster nagusien eta arratzagune garrantzitsu batzuen euskarazko izenak ere landu dira, eta denak arau batean argitaratu (172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia).
Guztira 43 itsaslaster, 4 itsasgune eta Antartikako 15 leku-izen bildu ditu arauak. Itsaslasterrak izendatzeko, irizpideak lau sailetan zehaztu dira leku-izenaren egituraren arabera (Golkoko itsaslasterra, Ipar Atlantikoko itsaslasterra; Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoa; Humboldt itsaslasterra; Kuroshio itsaslasterra).
Itsasguneen kasuan, euskal arrantza-sektorerako garrantzia duten gune batzuk bildu dira (Box Irlandarra, Sole Handia…).
Antartikako leku-izenen kasuan, nagusi-nagusiak baino ez dira ematen (Mendi Transartartikoak, Eduardo VII.a Erregearen Lurraldea, Haakon VII.a Erregearen itsasoa…).
Jose Luis Lizundia eta Alfontso Mujika
Exonomastika batzordea