Euskal Onomastika Datutegia eguneratua, Euskaltzaindiaren webgunean
Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen duen Euskal Onomastika Datutegiaren bertsio eguneratua jarri du sarean.
Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan era askotakoak: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak, e.a.
Comments
Ez litzateke txarra hiriburuetako kale-izenak ere sartzea, ofizialduta edo bateratuta edo finkatuta badaude, behintzat.
Eskerrik asko zerbitzu berri honengatik!!
:-)