Txillardegi, Karmele Esnal eta Josu Arenaza gogoan
Gaur, urtarrilaren 25ean, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2012. urtean hil diren euskaltzainak omentzeko. Ekitaldian, euren omenezko hilberri txostenak irakurri dira.
Hona hemen euskaltzain omenduak eta txostengileak:
- Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” (1929-2012) euskaltzain urgazlea. Jean Louis Davant euskaltzain osoak eta Joxe Austin Arrieta euskaltzain urgazleak txosten bana irakurri dute.
- Karmele Esnal (1932-2012) ohorezko euskaltzaina. Miren Azkarate euskaltzain osoak irakurri du.
- Josu Arenaza (1930-2012) euskaltzain urgazlea. Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurri du
Ekitaldian zehar, musika izan dute lagun bertaratutakoek. Pier Paul Berzaitz eta Joxan Goikoetxea musikariek ere hartu dute parte omenaldian eta Bitoriano Gandiagak, Beñat Sarasolak eta Xabier Letek idatzitako poema musikatuak interpretatu dituzte. Nemesio Etxanizen eta Maurice Ravelen kanta bana ere jo dute.
Mahaiburuan, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin batera, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia izan da.
Txosten guztiak hemen argitaratuko dira datozen egunotan.