"Paradisua, katuak eta abar", Euskaltzaindiaren 90 urteak ospatuz
Atzo, urriaren 8an, Euskaltzaindiak bere sorreraren 90. urteurrena dela-eta antolaturik, Paradisua, katuak eta abar emanaldi artistikoa eskaini zuten Donostiako Kursaalen Jose Irazu "Bernardo Atxaga"k eta Juan Carlos Perezek. Atxagaren testuek eta Juan Carlos Perezen kantek osaturiko emanaldia gustura entzun zuten hara joan zirenek. Hitzak, pianoa, gitarra, poesia... horiek guztiak uztartu zituzten bi sortzaileek, Kursaalen giro ederra eta atsegina sortu zutelarik.