Denbora, beraz, oso garrantzitsua da; bestela, nekez jakin edo erabaki baitaiteke zein den eguneroko istorioen amaiera.
Poema-liburua hiru ataletan banatuta dago. "Aduanazainaren ardurak" izenburupean dago lehenengoa. Bigarrena, "Oin-puntetan" deitzen da, eta hirugarren eta azkena "Egiak euritan".
Amaia Jauregizar
Gernika-Lumon jaioa, 1985ean. Euskal filologoa.
Irakurtzeko eta idazteko zaletasuna gaztetarik datorkio. Behin baino gehiagotan parte hartu izan du literatur sariketetan. 2002an, Resurreccion Maria Azkue literatur sariketan, olerkiaren alorrean, lehen saria eskuratu zuen.
Matraka-n eta Busturialdeko Hitza-n azaldu dira bere artikuluak.
Azazkalak jaten liburua eskuratzeko sakatu hemen.