Liburuaren edizioen historia ere oso bitxia da: arrunki kontsideratu izan da lehen edizioa 1881ekoa dela, baina Lino Akesolok aurkitu zuen 1880an argiratu zela atalka Beti bat aldizkarian, Bilbon (XIX. mendeko nobeletan normalki atalka kaleratzen ziren lehenengoz, eta gero liburu bezala).
Badaude ere bitxikeria aipagarriak:
- Sabino Aranak autu bat argitaratu zuen atalka Bizkaitarra aldizkarian (1893).
-
R.M. Azkueren argitalpena (1899) elebiduna izan zen, bi zutabetan, Espainiako gobernuaren inperatibo legalen ondorioz (Jurgi Kintanak bere tesian frogatu duen bezala) eta ez uste izan den bezala Azkueren beraren borondatez.
- EAE-ANVko organo ofiziala zen Tierra Vasca egunkariak ere osorik argiratu zuen, atalka, 1933an.
-
Euzkerea aldizkari garbizaleak ere atalka argitaratzeari ekin zion 1936an ("Jon Bixargina" bezalako moldaketak eginez "Maisu Juan" izendatzeko), baina gerrak eten zuen argitaraldi hori.
-
Armenierazko itzulpen bat ere argitaratu da (2002) Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzainaren eskutik.