Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren ospakizun ekitaldia, Araban
Bihar, apirilak 24, eguerdiko 12:00etan, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren jauregian.
Hau izango da egitaraua:
- Arabako Batzar Nagusietako lehendakariaren ongi etorria
- Euskaltzainburuaren hitzak
- Patxi Uribarren euskaltzaina: "Izan zirelako gara, garelako izango dira"
- Manu Ruiz Urrestarazu Arabako ordezkaria: "Arabaren arabera"
- Elena Martinez de Madina eta Jose Luis Lizundia: Gasteizko Toponimia I (Hiria) eta II (Malizaeza) liburukien aurkezpena
- Ahaldun Nagusiaren amaierako hitzak