Artikulua 2004tik 2008ra bitartean bilduma honetako datuekin argitaratutako 3 liburukietan biltzen den lanaren laburbilduma da.
Dialectologia aldizkari elektronikoaren bigarren zenbakia argitaratu da. Besteren artean, Gotzon Aurrekoetxea eta Xarles Videgainen artikulu bat publikatu da: "Le projet Bourciez: traitement géolinguistique d'un corpus dialectal de 1895". Aldizkaria Bartzelonako Unibertsitateak argitaratzen du. Aurrekoetxea eta Videgain euskaltzain urgazleak eta Euskaltzaindiaren "Euskararen Herri Hizkeren Atlasa" egitasmoko kideak dira.
Edouard Bouciez-ek 1895. urtearen inguruan, seme prodigoaren parabolaren itzulpenekin, jasotako "Recueil des Idiomes de la Région Gasconne" bildumako 150 euskal testuetatik abiatuz, Ipar Euskal Herriko hizkeren sailkapen dialektologikoa aurkezten da aipatu lanean.
Artikulua 2004tik 2008ra bitartean bilduma honetako datuekin argitaratutako 3 liburukietan biltzen den lanaren laburbilduma da.