Euskaltzaindiaren 2008ko Oroitidazkia Akademiaren webgunean irakurgai
Euskaltzaindiaren 2008ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean jarrita dago, azaroaren hasieratik. Oroitidazkiak Euskaltzaindiak 2008an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da.
Oraingoz euskaraz argitaratu da eta ondoren beste hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) ere jarriko da. Testuekin batera, argazki ugarik osatzen dute lan hau.