izen berezi batzuen deklinabide-arazoak

izen berezi batzuen deklinabide-arazoak

Deklinabidearen arau orokorra ( deklinabidea: taulak edo eskema orokorrak) eta 183. araua («Adierazpen izendatzaileen deklinabidea») dira helduleku nagusiak erabilera-okerrak edo -zalantzak sortzen direnetan. Hauek dira bereziki arazo-iturri:

1. Kontsonantez amaitzen diren izen berezien NORI kasua:

(ponte-izenak) *Isabeleri, *Mikeleri, *Markoseri, *Eñauteri...;

(deiturak) *Altzibarreri, *Artzalluseri, *Arantzabaleri, *Trokonizeri, *Gomezeri...;

(leku-izenak) *Oiartzuneri, *Pariseri, *Buenos Aireseri...

Arauak dio —mugagabeko kasuak baitira dagozkienak— aski dela -i kasu-marka soila: Isabeli, Mikeli, Markosi, Eñauti, Altzibarri, Artzallusi, Arantzabali, Trokonizi, Gomezi, Oiartzuni, Parisi, Buenos Airesi...

2. Diptongoz bukatzen diren izen berezi batzuk: *Unaiek, *Ibaieri, *Aragoien... (> Unaik, Ibairi, Aragoin...). ( diptongoz (-ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea)

3. a bokalaz —itsatsia izan zein artikulua izan— bukatzen diren leku-izenak: Azpeitia, Hondarribia, Iruñea, Bizkaia, Ermua, Getaria, Gipuzkoa, Zuberoa... Esaterako: Azpeititik/*Azpeitiatik; Iruñeko/*Iruñeako; Getarian/*Getarin... ( izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak)

4. Bukaeran n, l, s, z, tz edo r letra daukaten leku-izenak: Irun, Madril, Paris, Zarautz eta gisakoak. ( izen bereziak: kontsonantez (n, l, s, z, tz edo r) bukatzen diren leku-izenen deklinabidea)

5. Bukaeran -w, -y eta -h duten kanpoko leku-izenak. ( w letra (uve bikoitza); y letra (i grekoa); h letra (hatxe))

6. Ez leku-izen ez pertsona-izen diren izen berezien kasua; esate baterako; *Euskaltzaindiatik (> Euskaltzainditik). ( izen bereziak: adierazpen izendatzaileen deklinabidea (leku-izen edo pertsona-izen ez diren izen bereziak))

7. Izena osorik letra larriz ematen denean, zalantza sortzen da -r letraz amaitzen diren izenekin. Sigla baldin bada, erre letra ez da bikoizten: ELKARek (*ELKARrek) argitaratu du. Kasu-marka ere letra larriz idaztekoa bada, marratxoa jartzen da (ELKAR‑EK). Sigla ez den izen bereziren bat bada, erre letra ez da bikoizten: KEPLERen legea (▼KEPLER‑en/KEPLERRen/KEPLERren). Kasu-marka ere letra larriz idaztekoa bada, bi aukera daude: errea bikoiztea (KEPLERREN LEGEA) edo marratxoa erabiltzea (KEPLER‑EN LEGEA) ( -r letraren hitz-bukaerak sortzen dituen zalantzak; siglak)

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper