eliza

eliza

Hitz elkartuetan, eliza hitza, lehen osagai gisa, hiru modutara ager daiteke:

  • Badira tradiziotik datozen hitzak, eta horietan loturik ageri da: elizgizon, elizatorra, elizbide, elizbatzar, elizbarruti, elizbira, elizetxe, elizinguru.
  • Badira Euskaltzaindiaren Hiztegian berariaz adierazitako hitz jakin batzuk: bereiz edo marratxoz ematekoak dira bi (eliza(-)besta, eliza(-)txori); a gabe, bereiz ematekoak beste bi (eliz guraso, eliz dei).
  • Hortik aurrerakoak, 25. arauari jarraika, nahieran, hiru modutara eman litezke (a atxikita —bereiz zein marratxoz—; a gabe, bereiz): eliza(-)agintari / eliz agintari, eliza(-)zerga / eliz zerga, eliza(-)lur / eliz lur, eliza(-)liburu / eliz liburu, eliza(-)atari / eliz atari, eliza(-)dorre / eliz dorre, eliza(-)probintzia / eliz probintzia, eliza(-)jai / eliz jai, eliza(-)ikastetxe / eliz ikastetxe, eliza(-)kanta, eliz kanta... [EH; 25. araua] ( hitz elkartuen osaera eta idazkera)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper