r letra (ere/erre)

r letra (ere/erre)

IDAZKERA. [-r] soinu bigun edo bakuna —adibidez, zuR {zura}, uR, {ura}— zein gogorra [-rr] —adibidez, zuhuR {zuhurra}, huR {(h)urra}, denak berdin idazten dira hitz-bukaeran: -r. Kasu-marka hartzean, hitz-elkarketan eta abarretan, ordea, bokalen artean, tentuz zaindu behar da aldea (-RR-ren aldeko gehiegizko lerratzea saihesteko): *platerra/platera, *paperra/papera, *plazerra/plazera, *zerri/zeri (so egin), *ezerrekin/ezerekin; *paperrontzi/paperontzi... Hitz gutxi batzuen arazoa da.

 

Hitz hauek -r bigundunak dira:

alokazer, anbar, artzanor, basur, buhader, desplazer, ezer, furrier, gazur, guhaur, gurgur, hihaur, inor, itaxur, kaier, kauter, klabier, lanjer, ligur, nehor, nihaur, nor, ofizier, ohazur, omonier, or, paper, plater, plazer, presoner, segur, tresor, ur, zer, zizerkor, zuhaur eta zur.

 

R ETA MAILEGUAK

a) Hitz-hasiera. Ez dago euskal hitz zaharrik r- fonemarekin hasten denik; horrelako denak maileguak dira. Mailegatzean, bokal protetiko bat eransten zaie (errege, errota, Erroma, arratoi...); zenbait hitz berri eta teknikotan, hala ere, bere hartan hartzen da mailegua (robot, radar, radian, ranking, rappel, rock, rol, ron...).

b) Mailegatze-modua. Eratorpeneko bigarren elementua r- kontsonantez hasten den maileguetan, hauxe da aukera egokia: autorregulazio/autoerregulazio, autorretratu/autoerretratu, autorregistro/autoerregistro, kontrarreforma/kontraerreforma, korrelazio/koerrelazio, koerlazio, korreferentzia/ koerreferentzia, korrelatibo/koerlatibo, publirreportaje/publierreportaje, bielorrusiar/bieloerrusiar, autoerregulazio, fotoerresistentzia... [EH; Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak (1986)]

 

AHOSKERA. r, rr: Euskara zainduan bereizi egin behar dira une oro. Honela:

a) Frantsesezko ahoskera ubularra [R] (frantseseko <rue> hitzaren kontsonantearen ahoskera, alegia) saihestu egin behar da.

b) Ez da egokia [r] biguna [rr] gogor bihurtzea: <ezer ez> [ezerez] / [*ezerrez]; <inori> [inori] / [*inorri]; <ezeri> [ezeri] / [*ezerri]; <plazera> [plazera] / [*plazerra]; <platera> [platera] / [*platerra]; <anbarezko (bitxia)> [anbarezko] / [*anbarrezko]... [87. araua]

c) Ez da egokia [r] samurra mutu [Ø] geratzea hizkera zainduan: [zer berri dugu?] /[*ze berri]; [(h)ori eztaki inork] / [*(h)ori eztaki inok]. Dena dela, [ze[Ø] berri dugu?], [(h)ori eztaki ino[Ø]k] eta gisakoak egokiak dira erregistro zaindugabeetan.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1986). Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo: Euslatzaindia.

—(1998). araua.

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (23).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper