11,40€ 12,00€
Elosegik Le Dauphin itsasontziko gutunaz egin duen lana oso interesgarria da. Artxiboetan egin duen lan eskergaren eta bere gogoeten ondorioz, 1757ko gutunak aberasten ditu molde oso ongi antolatu baten; gainera, gutuneria horrek bide ematen du ikerketan sakontzeko eta hedatzeko, euskarak gizartean izan duen tokia eta funtzioa hobeto ezagutzeko. Ipar Euskal Herriko gizartean euskaraz idazten zen? Alfabetatuak ziren XVIII. mendeko Ipar Euskal Herriko euskaldunak? Bide batez, galdera horiei erantzuna ematen zaie liburu honetan.