Abaroak euskalkien ikuspuntutik jorratu du gaia. Besteak beste, EHHAren ezaugarri nagusiak azaldu dizkie entzuleei, lan metodologiaz hitz egin die eta mapa batzuk erakutsi eta aztertu egin ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, urrian zehar egiten ari dira Ondarearen Europako Jardunaldiak. Euskaltzaindiak "Euskal Herriko etxeak: etxeen izenak eta esanahiak" izeneko hitzaldi zikloa antolatu du.
"Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran" erakusketa ere antolatu du Akademiak. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Euskaltzaindiaren aretoan.
Aritz Abaroak hitzaldian erabili duen materiala (PDF, 2,8 MB)
Informazioa eskuratzeko 94-4158155 telefonora deitu behar da edota honako helbide elektronikora idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..