Euskaltzaindiaren mendeurrenean, Akademiak gorazarrea egin nahi dio lehen euskaltzainburuari. Honela, Lekeitioko Udalarekin batera antolatu duen ekitaldia abenduaren 20an izango da, herriko Andre Mariaren Jasokundearen basilikan, 12:00etatik aurrera.
Omenaldian lore-eskaintza egingo zaio Resurreccion Maria Azkueri. Ekitaldi irekia izango da, eta Euskaltzaindiak Lekeitioko herri osoa gonbidatu nahi du bertara. Parte hartuko dute, besteak beste, Koldo Goitia alkateak, Benito Ansola apaizak eta Itxaro Mentxaka mezzosopranoak.
Gainera, Euskaltzaindiak urteko azken Osoko bilkura egingo du herriko udaletxean.