Mendeurreneko erromeria herrikoia antolatu du Euskaltzaindiak AIKOrekin batera
Irailaren 21ean -larunbata- izanen da jaialdia, Bilboko Plaza Barrian, eta Euskaltzaindiak bertan parte hartzeko deia egiten die Euskal Herri osoko euskaltzale eta dantzazaleei.
Egitarauari dagokionez, 13:00etan abiatuko da jaialdia, Bilboko Plaza Barrian egingo den soka-dantza herrikoiarekin; Zazpi Kaleetatik erronda egin ostean, 17:30ean izanen da mendeurreneko erromeria.
Parte-hartzaileak:Berrizko San Lorentzo dantza-taldea, Bilbo Kantari, Jarauta 69 txaranga, AIKO Taldea, Bizkaiko Gaiteroak, eta Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariak.