Ikasturte honetan, Leipzigeko Unibertsitateko euskara irakurletzan Euskaltzaindiaren mendeurrena ezagutarazteko hainbat ekitaldi antolatu dira. Era berean, Etxepare Institutuak Alemanian dituen lau irakurletzak (Berlin, Frankfurt, Konstanz eta Leipzig) elkarlanean arituko dira euskara eta Euskaltzaindiaren inguruko wikipedia artikulu zenbait alemanera itzultzeko. "Hurrengo asteotan, Euskaltzaindiaren inguruko 40 artikulu berri igoko dira wikipediara, mendeurrenaren karietara Alemanian Euskaltzaindiaren lana ezagutzera emateko", aurreratu dute antolatzaileek.
Mikel Zalbidek Euskaltzaindiaren mendeurrenari buruz hitz egingo du Leipzigeko Unibertsitatean
- Ostegun honetan, ekainak 13 dituela, Mikel Zalbide euskaltzain osoak Euskaltzaindiaren mendeurrenari buruzko hitzaldia eskainiko du Leipzigeko Unibertsitatean (Die Königliche Akademie der Baskischen Sprache Euskaltzaindia: ein Dutzend sprachsoziologische Bemerkungen). Zalbidek euskal akademiaren sorrera eta garapena aztertuko ditu berbaldian, eta, bide batez, mende honetako mugarriak azalduko ditu, soziolinguistikaren perspektibatik betiere.