Ibilbidearen Elkar saria jasoko dute Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaindiak
Bi erakundeek ehun urtez eginiko lana aitortu nahi du Elkar Fundazioak.
"Euskal Herria egituratzeko nahitaezko elementuak dira", adierazi dute Fundazioko ordezkariek, erakunde biak "Euskal Herriko herri zein gizarte eragileekin batera" aritu izan direla erantsiz.
Maiatzaren 9an egingo da sari-banaketa, 19:00etan, Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero kulturgunean.