A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Oihane Retegi -narrazioan- eta Haitz Aranburu -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Maddi Aiestaran beasaindarra izan da irabazlea bai poesian bai narrazioan.
Oiartzun, Durango, Azpeitia, Beasain, Busturia eta Errenteriakoak dira aurten nabarmendu diren idazle gazteak.
1991tik Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen dituzten sari hauen xedea da idazle gazteak literatura mundura erakartzea.