Euskara batuaren hastapenak aztertuko ditu Jean-Louis Davantek Maulen
Larunbat honetan, martxoak 2 dituela, 'Euskara batuaren hastapenak' hitzaldia emango du Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak, Mauleko Mediatekan (10:00etan).
"1964ko Baionako Biltzarraz argitasun eta xehetasun batzuk azpimarratuko ditut", aurreratu du Ürrüstoi-Larrabileko maisuak, batez ere "Txillardegiren ekarpena goretsiz".