'Baiona, 1964: euskara batuaren zedarria' erakusketa Maulen izanen da ikusgai
Larunbatean, otsailak 16 dituela, Mauleko Ondarearen Etxean inauguratuko da erakusketa. Baionako Biltzarraren ekarpenari eta garaiari luzatzen die begirada erakusketak.
Goizeko 11:00etan izango da ekitaldia, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xarles Videgain euskaltzainburuordeak eta Mixel Etxebest Maule-Lextarreko auzapezak parte hartuko dute.
Euskal Elkargoaren, Euskararen Erakunde Publikoaren, Baionako Herriko Etxearen eta Crédit Agricole-ren babesa jaso du erakusketak.