Ezker Anitza-IU alderdiak bat egin du Euskara Batuaren Adierazpenarekin
-Iaz, Arantzazuko nazioarteko biltzarraren baitan, Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Adierazpena (EBA) aurkeztu zuen jendaurrean. Egun horretan bertan 36 erakundek sinatu zuten Adierazpena, eta jada 50etik gora dira dokumentuarekin bat egin dutenak. Orain, Ezker Anitza-IU alderdiak ere bere atxikimendua eskaini dio EBAri.