"Euskaltzaindiak 100 urte hauetan egin duen eta egiten duen lana ez da txikia izan eta arlo askotan gure gizarteari ekarpen garrantzitsuak egin dizkio. Baina arloren bat nabarmentzekotan argi dago hauxe izan dela: duela 50 urte euskara batuaren oinarriak adostea, hizkuntza batek etorkizuna izan nahi badu estandarizazioa finkatzea ezinbestekoa baita", adierazi du Geroa Baik gutun honetan.
"Horregatik -nabarmentzen du Koldo Martinezek-, gure hizkuntzaren normalizazioan Euskaltzaindian egin duzuen lan guztiagatik gure esker ona helarazi nahi dizuegu Geroa Bairen izenean. Euskara batuak gure hizkuntza-komunitatearen bizitasuna ziurtatu baitu eta etorkizunean izango ditugun erronken aurrean (globalizazioa, Internet, etab.) tresna ezin baliagarriagoa izango dugu". Horretara, "Geroa Bairen izenean adierazi nahi dizuet bat egiten dugula 2018ko urriaren 6an Euskaltzaindiak Arantzazun aurkeztu zuen adierazpenarekin".