Euskaltzaindiaren mendeurrena gogoratzeko Bilbon egingo diren ekitaldi akademiko-instituzionalak eta ekimen artistiko-kulturalak babestuko ditu Bilboko Udalak; horretarako, lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi erakundeek.
Gogoratu behar da Bilboko Udala Euskaltzaindiaren mendeurreneko Ohorezko Patronatuko kide dela; uztailean eratu zen Patronatuko batzordeburua Iñigo Urkullu lehendakaria da, eta Euskal Herriko gainerako erakundeek ere parte hartzen dute.