Ondoko eremuak aurreikusi dira gaur sinatutako hitzarmenetan: Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan Akademiak antolaturiko ekitaldi instituzionalen, nazioarteko jardunaldi akademikoen, ekintza artistiko-kulturalen eta bestelako ekintzen zabalkundea eta publizitatea egingo dute Bizkaia Irratiak eta Tokikom-ek.
Bere aldetik, Akademiak hedabide hauen ikurrak ipiniko ditu lurralde bakoitzean egiten diren nazioarteko jardunaldi akademikoak, ekintza artistiko-kulturalak eta bestelako ekintza iragartzeko egingo diren euskarrietan, bi aldeek adosten duten eran.