El Correok mendeurreneko ekitaldiak babestuko ditu
Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu El Correok.
Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia. Akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman Mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.
Ondoko eremuak aurreikusi dira: Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan Akademiak antolaturiko ekitaldi instituzionalen, nazioarteko jardunaldi akademikoen, ekintza artistiko-kulturalen eta bestelako ekintzen zabalkundea eta publizitatea egingo du El Correok.
Bere aldetik, Akademiak El Correoren ikurrak ipiniko ditu lurralde bakoitzean egiten diren nazioarteko jardunaldi akademikoak, ekintza artistiko-kulturalak eta bestelako ekintza iragartzeko egingo diren euskarrietan, bi aldeek adosten duten eran.