Datorren astean abiatuko dira Mendeurreneko ekintza artistiko-kulturalak, Arantzazun. Urriak 4an, irakurraldi dramatizatua egingo dute Atxagak eta Gurrutxagak, eta 5ean Mende berria kantuz kontzertua eskainiko du Euskeria abesbatzak, Donostiako Orfeoi Gazteak eta Lauko Quartet-ek lagunduta.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Hizkuntzak ez dira bakarrik hitzak, arauak, gramatika.... Hizkuntza kultura jakin baten hari eroalea ere bada, bide erakusle, eta euskara askozaz ahulagoa litzateke euskarari bizitza ematen dioten askotariko kultura-jardueren laguntzarik gabe. Guk euskal kultura zabala eta modernoa nahi dugu, eta horren apustua egin dugu mendeurrenean, punta-puntako eragileekin elkartu garela horretarako: esan Aukeran, Tartean, Bilboko Korala, Atxaga bera... eta gure musikari fin eta ausartak, euskaraz kantatzen tematzen direnak. Horiekin guztiekin bat egiten dugu gure bi helburu nagusietan: euskara hauspotzea eta euskal kultura moderno eta kalitatezkoaren alde egitea euskararen herrialde osoan”.
MENDEURRENA - EGITASMO ARTISTIKO-KULTURALAK
Mende Berria Kantuz
Emanaldi berezia da, ibiltaria, non euskal abeslari eta taldeen bertsio koralak abestuko diren; besteak beste, Gaztelugatxe, Aitormena, Azken dantza, Sarri sarri, Ilargia, Euritan dantzan…
Gainera, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak (gazteen korua) eta beste hiriburu batzuetako gazte abesbatzek elkarrekin abestuko dute (esaterako, Donostiako Orfeoi Gaztearekin arituko da Euskeria, edo Gasteizko Nurat Abesbatzarekin, Iruñeko Paz de Ziganda Ikastolako gurasoen koruarekin, Gernikako Gaudeamus Koralarekin…).
Leku bakoitzeko koruez gain, lau musikariz osatutako taldea ere arituko da oholtza gainean.
Zuzendaria: Urko Sangroniz
Moldaketak: Enrike Txurruka
Lehenengo emanaldia: urriaren 5ean, Arantzazun
(www.coraldebilbao.com)
Biz Hitza
Ikuskizunak munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du, dantzaren bidez.
Gidoia: Xabi Paya
Musika: Aitor Etxebarria
Koreografia: Edu Muruamendiaraz
Dantzariak: Aukeran DK
Zuzendari artistikoa: Ainhoa Ayerbe
Koreografia laguntzailea: Nacho Montero
Argien diseinua: Carlos Solano
Jantziak: Oscar Armendariz
Kartelaren diseinua: Ritxi Ostariz
Lehenengo emanaldia: 2019ko martxoaren 16an, Bilboko Arriaga antzokian
(www.aukeran.com)
Ghero
Ghero antzerki pieza bitxi bat da, eta bere protagonista nagusia euskara.
Antzezlan honetan hizkuntza txiki honen iraupenaren misterioarekiko harridura eta miresmena erakusten da.
Euskerari ez ezik, hizkuntza guztiei egin nahi die gorazarre antzezlan honek, hizkuntzen aniztasunari, gizateriaren ondare
kultural ukiezinari; denborarekin urrituz doana.
Gidoia: Patxo Telleria
Dramaturgia eta zuzendaritza:
Jokin Oregi.
Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Mikel Losada eta Ane Pikaza
Eszenografia: Ana Garay
Musika: Iñaki Salvador
Argi diseinua: David Rodriguez
Diseinu grafikoa: Paradox
Argazkiak: Mikel Alonso.
Ekoizpen arduradunak: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Gartzia
Lehenengo emanaldia: azaroaren 20an, Bilboko Arriaga antzokian
(www.tartean.com)
Astelehen eta Astearte Buruzuriak –kontzertu akustikoak-
Bilboko Udalaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin, hamar kontzertu akustiko antolatuko ditu Euskaltzaindiak. Horietako sei Bilbon eginen dira –bost Euskaltzaindiaren egoitzan eta bat BIRA espazioan-; beste laurak Donostiako ordezkaritzan eskainiko dira (Tolare baserria/ Almortza bidea, 6).
Bilboko kontzertuak astelehenetan egingo dira, 19:30etatik aurrera, eta Donostiakoak astearteetan, ordu berean.
Bilbon: Amorante (urriak 15); MICE (urriak 22); Petti (urriak 29); Zuriñe eta Fran –Hesian- (azaroak 5); Mikel Urdangarin (azaroak 12); Nizuri Tazuneri (azaroak 19, BIRA espazioan –Ronda, 2-).
Donostian: Amorante (urriak 16); MICE (urriak 23); Pauline eta Juliett (urriak 30); Zuriñe eta Fran –Hesian- (azaroak 6).
Bilboko kontzertu guztiak streaming bidez eskainiko dira, Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian; Bilbokoez gain, Pauline eta Juliettek Donostian emango dutena ere eskainiko da.
(www.euskaltzaindia.eus)
Euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia Martuteneko kartzelan
Irakurraldi dramatizatua.
Duela zenbait urte, Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainak Martuteneko kartzelan euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia eman zuen. Ekitaldi horren harira idatzi du testu hau Atxagak, orduan izandako bizipenak kontuan hartuz. Testu berriaren irakurketa egingo dute idazleak eta aktoreak, joko eszenikoa erabiliz.
Egilea: Bernardo Atxaga
Agertokian: Bernardo Atxaga eta Jose Cruz Gurrutxaga.
Iraupena: 70’
Lehenengo emanaldia: urriaren 4an, Arantzazun
(Jose Cruz Gurrutxaga)