Bere aldetik, Akademiak Noticias Taldeko hedabide bakoitzaren ikurrak ipiniko ditu lurralde bakoitzean egiten diren nazioarteko jardunaldi akademikoak, ekintza artistiko-kulturalak eta bestelako ekintza iragartzeko egingo diren euskarrietan, bi aldeek adosten duten eran.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Mendeurrena ospatuko dugu 2018an eta 2019an, lehengoak gogoratuz, etorkizunekoak asmatuz; eta azken kontu hau askozaz garrantzitsuagoa da guretzat. Hori egiteko egitarau zabala eta asmo sendoak ditugu, eta egitarau zabal hori agertu eta gizarteratzeko ezinbesteko tresna dira euskal komunikabideak. Honako hitzarmen hau ere horretarako da, elkarlanaren oinarriak eta helburuak agiri batean jartzeko. Orain, guztiok lanera!".
Iñaki Alzaga (Noticias Taldeko presidentea): "Noticias Taldearentzat oso garrantzitsua da akordio hau, Euskaltzaindiari bere Mendeurrenean laguntzea inportantea baita guretzat. Gainera, uste dugu akordio hau baliagarria izango dela gure kultura eta gure izaera indartzeko".
Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia. Akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman Mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.
(Andres Urrutia euskaltzainburua eta Iñaki Alzaga Noticias Taldeko presidentea)