Bidean (Proventzako eskalea), 1882-1906 artean.
Egilea: Paul Blanc (1836-1910).
Beste alibiorik
pobreak ez daka,
negarrez jaio eta
bizi arrastaka,
galtzarbean, kolkoan,
nonahi arraskaka,
erropetan koipea,
zikina ta kraka,
jendeak ikustian
hartutzen du nazka,
danak pasatzen zaizka
ondotik presaka;
nahi baldin badu ibili
kalean bueltaka,
ateratu orduko
etxetikan hanka,
mutil txikiak ditu
atzetik milaka,
azanario edo
patata tiraka,
zakurrak ere hasten
zaiozka zaunkaka,
abereak tiratzen
diote pullanka,
danak, kristau ta abere,
guziak txandaka,
gizarajoa dute
ibiltzen burlaka,
batek hobe luke izan
pobre baino kaka.
Argitalpen-urtea: 186-?
ZAVALA, Antonio (1962). Indalezio Bizcarrondo, “Bilintx”. Bertso ta lan guztiak. Donostia: Auspoa Liburutegia 12. (131-132).
Entzun YouTuben Amoranteren bertsioa (Harri Herri Har, Forbidden Colours, 2023).
Ikus hau ere
“San Sebastian eguna eta Bilintx”, Bertsozale Elkartearen “Bertso Ikasgela” webgunean.
Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.
ARANBURU, Antton (2010). Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Irudiak
1.
via Wikimedia Commons.
2.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Biltegi Digitala. http://hdl.handle.net/10690/107633. Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.
















