Paradisua, 1997-2001. Vicente Ameztoy (1946-2001).
Nola egina izan da zerua?
Egina izan balitz gizonen eskuz, jadanik eroria izanen zen, eta sortua izan balitz, aspaldion hila izanen zen.
Jainkoa denbora luzez egon zen munduaren kreatzen?
Begia ireki artea bezainbat, mundua kreatu zuen istant batez. Baina egin zituen diren gauza guziak: hala nola, igandean kreatu zituen aingeruak eta arkanjeluak; astelehenean egin zuen firmamentua, erran nahi da, eguzkia, ilargia eta izarrak; asteartean egin zituen lurra eta itsasoa, aintzirak, ur eztiak, xirripa eta iturriak; asteazkenean egin zituen txori eta arrain suerte guziak; ortzegunean egin zituen planetak; ortziralean egin eta formatu zuen Adam, bere idurira; larunbatean, errepausatu zen eta benedikatu zituen egin eta formatu guziak.
Zer da zeru firmamentua deitzen dena?
Hura da klaritate dibinoaren argia, eta dohatsuen egoitza.
Zerk dauka lurra?
Aireak.
Zerk dauka airea?
Lau ebanjelistek
Zerk dauzka laur ebanjelistak?
Su izpiritualak.
Zenbat dira munduan?
Badira hirurogeita hamabi.
Nork eman zien izena animalia guziei?
Adamek.
Zein da munduan den gauzarik mendreena?
Gizonaren gorputza, arima kanpoan denean.
Zein da munduan den gauzarik arinena eta sekretuena?
Gizonaren pentsamendua.
Zein da gizona ase ez daitekeen gauza?
Irabazia! Ezik gizona, zeruko loriaren irabaztera entseiatu behar bidean, ez da entseiatzen aberastasunen irabaztera baizik.
Zein da gauza hoberena edo gaiztoena?
Zer adin zuen Noek bere arkaren egiten hasi zenean?
Bazituen bortzehun urte.
Zenbat urte eman zuen arkaren egiten?
Ehun urte.
Zenbat egun egon zen arka hura urean?
Berrogei egun.
Arka hark zenbat zuen luzean, largoan eta goran?
Bazituen hirurehun beso luzean, berrehun eta laurogei goran, eta berrogeita hamar largoan.
Zein lekutan da orain arka hura?
Armenian, mendi gora baten gainean, zeina deitua baita Archeteclin.
Noek izan zuen haurrik?
Izan zuen anitz; baina lehenbiziko liburua ez da mintzo hiruz baizik, zeinak baitira printzipalki Sem, Kam eta Jafet.
Noeren haurrak beti elkarrekin egon ziren?
Ez, bereizi ziren, Babelen dorrea ezin akabatu zutenean; eta bakoitzak bere aldetik pentsatu zuen joatea: Kamen umeak joan ziren Orienteko alderat, Jafetenak, Okzidentekorat, eta Semenak gelditu ziren Assar deitzen zen lekuan.
Zertara Jainkoak obligatu ditu gizon guziak?
Lanera. Jondoni Paulok dio hain erraz dela gizonarentzat lanean aritzea, nola txoriarentzat hegaldatzea.
Zertarik egin izan ditu Jainkoak gizona eta emaztea?
Gizona egin izan da lurretik; eta emaztea egina izan zen gizonaren saihets-hezurretik, zeina atera baitzion Jainkoak lo zegoelarik.
Zenbat bizi izan dira Adam eta Eva?
Bederatziehun urte.
Denbora luzea du Jainkoak zerua eta lurra kreatu zituela?
Badu 6793 urte inguru.
Segur gara badela Jainko bat?
Bai. Egia bat da hain klara, non burua galdua behar baita ukatzeko edo dudatzeko; ezik ez da burua galdua duenik baizik, Jainkorik ez dela dioenik.
Zenbat urte zuen munduak hasia zela, Jesu Kristo Maria Birjinarengandik sortu zenean?
Lau mila urte inguru.
BEAUMONT, ? (1801). Haurren instructionea galde eta ihardesteca, edo haur gazte batec, necessario dituen eçagutzen moldea, in Bernard Oyharçabal (1999). «Euskarazko irakaskintzaren historia ororen eskolen ildotik, iraultzaren frantses garaiko eskola liburuxka bat». Lapurdum 4. (88-95).
Erreferentziak
(1) MONASTERIO, Xabier (2020). Iparreko eleak. Ipar Euskal Herriko testu laginak. Bilbo: TZ Testu Zaharrak. (85)
Irudiak
1. Remelluriko Andre Mariaren etxaldea.
2.
via Wikimedia Commons.
















