NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

TARTALO

Resurreccion Maria Azkue (Lekeitio, Bizkaia, 1864 - 2013 Bilbo, Bizkaia, 1951)

Testu-mota: Elezaharra

Atala: Ahozko Literatura

Tartalo.


Bekokian begi bakardun erraldoi, Sanson baino indartsuago bat mendian bizi izaten zen, ardi eta giza haragiz elikatzen zela. Behin, mendira ardi bila zihoan artzain gazte batek Tartalo zeritzon erraldoi hori aurkitu zuen.

–Nora hoa, mutiko?

–Ardi bila.

–Goazemak nire kobazulora.

Eta zulo hartara joan ziren. Mutila, hango gauzak ikusita, harri eta zur zegoen: laratzean zintzilik pertz handi bat, giza besoz eta izterrez beterik; zokoetan, ardi-larruak eta gizon eta emakume askoren soinekoak.

–Sar ezak, mutil, burruntzia sutan eta jan ezak horrako izter hori, hik ere jana izan behar duk eta.

Artzainak bere artean zioen:

–Nahiz batera galdu, nahiz bestera galdu, ez zait axolarik.

Bitartean, Tartalo lo zurrungan zegoen, eta artzainak burruntzi goria begitik sartu zion eta itsu geratu zen. Haren garrasi eta uluak! Mutila ardi-larru artean gorde zen. Tartalo kobazulo atean zegoen, izterrak erdi zabalik zituela. Ardiak bere izterpetik kanpora zihoazen. Tartalok ilean bakoitza ukitzen zuen.

–Galdua nauk –zioen bere artean mutilak.

Burutasun on bat izan zuen: Tartalok ez ezagutzeko, bera ere ardi-larruz jantzita igarotzea. Hala jantzi zen, eta erraldoiaren izterpetik igaro zenean, bizkarrean ukitu arren ez zuen Tartalok nor zen igarri.

Handik atera zeneko, pozik ardi-larrua jaurti eta arinka hasi zen. Tartaloren eraztunak hizketan zekien eta jabeari esan zion:

–Tartalo tximinia: hor zihoak mutila!

Tartalok eraztuna jaurti eta mutilari hatz txikerrean sartu zion.

–Tartalo tximinia: hemen nagok, hemen nagok!

Tartalo mutilaren atzetik lasterka zihoan. Mutilak ezin kendu zuen hatzetik eraztun salataria. Aizto batez moztu zuen hatz txikerra eta osin batera, eraztun eta guzti, jaurti zuen.

Eraztunak berriz ere:

–Tartalo tximinia: hemen nagok!

Tartalo osinera plaust erori eta bertan ito zen. Eta gero handik aurrera artzain hura nahi bezala bizi izan zen.

Ataungo Manuel Antonio Arruebarrenak kontatua.

Tartalok badu antzik Odiseok Ziklopeen uhartean aurkitu zuen Polifemo munstroarekin. Hemen irakur dezakezu Homeroren narrazioa.

AZKUE, Resurreccion Maria (1942). Euskalerriaren Yakintza. Literatura popular del País Vasco II. Madrid: Espasa Calpe. (335-336).

Ikusi hau ere

ARANA MARTIJA, Jose Antonio (1993). Resurreccion Maria Azkue. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

IRUDIA

Errazking, , via Wikimedia Commons. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 4.0 lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper