NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

AMETS GAIZTOA BIARNON

Franck Dolosor (Donibane Lohizune, 1977)

Testu-mota: Saioa

Garaia: XX. mendea (1939-1945)

Atala: Historia

1. Gurseko esparruaren aireko ikuspegia, preso judu alemaniar batek arkatzez egina, 1940.
Egilea: Lili Andrieux (1914-1996).
Gurseko irudi gehiago, hemen.


Roussillon eskualdeko hondartzetan metatzen ziren Espainiako errefuxiatuak aterpetzeko, “harrera-gune” bat irekitzea erabaki zen 1939ko martxoaren 15ean. Amets gaiztoen toki hau Gursen altxatu zen, Zuberoa eta Oloroe artean, Senperetik 120 kilometrotan. Sei astez prestatu zuten bi kilometroko luzera eta 500 metroko zabalera duen eremu hau. Erdian bide bat zegoen, eta inguruetan burdinazko hesiak. Orotarat, 20.000 presuna biltzen ahal ziren Gurseko eremuan. Hastapenean, 20.542 errepublikazale espainiar eta nazioarteko brigadetako 6.808 kide “aterpetu” zituzten. 1940ko maiatzetik landa, Hegoaldeko 6.555 euskal herritar eta hamar mila alemaniar, austriar eta poloniar sartu zituzten preso. Euskaldunen eraikinari “Gernika Berri” izena eman zioten.

Denerat, 54 nazionalitateko gizonak, emazteak eta haurrak “bizi” izan dira Gurseko eremuan. “Harrera-gune” hau deportazioaren lehen geltokia bilakatu zen 1942an. Gursen egon ziren lau mila lagun eraman zituzten Drancyko eta Auschwitzeko esterminazio eremuetarat.

Orotarat, 60.000 lagun atxiki zituzten Gursen, eta hauetatik 1.067 bertan hil ziren.

2. Frantziako kontzentrazio-esparruak Espainiako Gerra Zibilaren amaieran, 1939an.

Gurseko esparruaren irekitzearen hirurogeita hamargarren urtemuga ospatzeko, oroitarri bat ezarri zen Oloroeko tren geltokian 2009ko apirilaren 25ean. Akitaniako hautetsiekin batean, Espainiako Senatuko lehen presidente ordeak, Isidre Molas i Batllori Bartzelonako senatariak, parte hartu zuen ekitaldi instituzionalean. Lehen aldia izan da Madrilgo agintari bat agertu dela horrelako biltzar batean.

Dena den, hiru urte lehenago, 2006ko maiatzaren 27an, Eusko Jaurlaritzak omenaldi bat apailatu zuen Gursen, bertan egon ziren lagunak ohoratzeko. Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura sailburuak eta Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte gaietako sailburuak Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten Biarnoko lurretan. Egun berean, Nestor Basterretxea zizelkariak egin oroitarri bat estreinatu zuten euskal gobernamenduko bi ordezkariek.

Gurs Biarnoko lurretan da, Euskal Herriko mugan, Zuberoa ondoan. Dena den, bertan iragan diren gertakariak ez dira biziki ezagunak. Informazio guti ematen zen esparru honetaz. astekariak, konparazione, hauxe zioen 1939ko uztailaren 28an atera zuen alean:

3. “Camp de Gurs”. Eskualduna, 1939ko uztailak 28, 4. or.

“… Badakizue denek, Espainian gerla galduta, Frantzian ditugula soldadu espainol errepublikanoak. Camp de Gurs hori Frantses Gobernamenduak egin du haiei aterpe emateko. Hemen direnak denak gizonak dira. Badira hogei mila! Eta holako camp franko bada Frantzian, ezen hogei milaka bereizten dituzte gerlari ohi horiek; hirurehun bat mila badira denetarat.[…]

Espainolak denak?

Ez dira denak espainolak. Berrogeita hamar erresumatakoak badira. Badira alemanak, ingelesak, italiarrak, poloniarrak, txekiarrak, austriarrak, turkoak, moroak. Hots!, munduko lau kantoitakoak!

Euskaldunak ere badira, bortzpasei mila.

Zer ari dira?

Horietarik bakar batzuk, boluntarioak, badira lanean ari direnak, hirurehun bat nonbait han. Eta bertzeak? Bertzeak alfer; jan, edan, kantuz edo eguzkitan kiskaltzen. Bertzerik ez dute eta egiteko. Eguzkitan? Bai, beharko, barraketan izigarri bero da holako denborekin eta kanpoan itzal izpirik ez da. Hitz ematen dizuet bizkar honetan eguzkiak jotzen duela!

Joango dira hortik?

Badira joaten direnak. Espainiarat haatik guti. Ez dute kontzientzia trankil izango. Badoaz Mexikorat eta Ameriketarak gehienik. […] Hemen diren gizonak hogei, berrogei urte, adin horretakoak dira. Adin hoberenean denak, gizon azkarrak eta apetitu zorrotzekoak.

Eskapatzen?

ziztadunak ez dira aski horiek barnean atxikiarazteko. Badira zortziehun bat soldadu eta berrehun bat gardes mobiles.

Ontsa kontatuak izanik ere badira eskapatzen direnak. Hain dira abilak! Baina ez dute urrun joaterik. Inguru hauek denak mendi dira eta oihan! Ikusi bezain laster etxeetako jendeek ere abisatzen dituzte jendarmeak eta hauek laster kaiolarat biltzen dituzte”.

DOLOSOR, Franck (2009). Senperetik Senpererat. Begirada bat XX. mendeari. Elkar. (70-71).

4. Gurseko kontzentrazio-eremuko “zigiluak”, preso alemaniar batek marraztuak.
Egilea: Karl Schwesig (1898-1955).
5. Euskal nekazaria bere idi-gurdiarekin Gurseko esparruaren kanpoaldean, 1940.
Egilea: Lili Andrieux.
6. Gernikako Arbolaren kimua Gurseko kontzentrazio-esparruan, 2017.
Argazkia: Nagore Ferreira Zamalloa.

Irudiak

  1. United States Holocaust Memorial Museum. https://collections.ushmm.org/search/catalog/irn79
  2. Kryobob, , via Wikimedia Commons. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 4.0 lizentzia baten mende dago.
  3. https://prentsa.bilketa.eus/
  4. Center for Jewish History. https://digipres.cjh.org/delivery/DeliveryManagerServlet?dps_pid=FL8615949
  5. United States Holocaust Memorial Museum. https://collections.ushmm.org/search/catalog/pa1091467
  6. Galdakao Gogora bloga.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper