NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

HIRE ARIMA NIRETZAT, NIRE DIRUA HIRETZAT

Jose Migel Barandiaran (Ataun, Gipuzkoa, 1889-1991)

Testu-mota: Ipuin miresgarria

Atala: Ahozko Literatura

Mucho hay que chupar kapritxoaren xehetasuna, 1799.
Egilea: Francisco Goya (1746-1828).


Mundûn beste asko bezela, bi anaie asi ementzien abadetâko ikasten. Baño pobrêk izen da karrerêri utzi bearrên gertatu ementzien.
Beingo ‘atên mendia jûn ementzien, eta an gizon bat billau ementzoên. Eta gizon arek ea ze eitten zoên galdetu ementziên…

Munduan beste asko bezala, bi anaia hasi omen ziren abadetarako ikasten. Baina pobreak izan, eta karrerari utzi beharrean gertatu ziren.

Behingo batean mendira joan ziren, eta han gizon bat bilatu zuten. Eta gizon hark ea zer egiten zuten galdetu omen zien.

—Apaizetarako asmoan hasi ginen; baina, dirurik ezean, geratu beharrean gertatu ginen —erantzun zioten.

Orduan gizon hark esan omen zien:

—Nik emango dizuet zaku bat bete urre eta baso bat; hemendik urtebeterako asmatzen baduzue basoa zerekin egina den, zuentzat izan dadila zaku urrea, eta, bestela, niretzat izan daitezela zuen arimak.

Bi anaiak etxera joan ziren, eta Jainkoari maiz errezatzen omen zioten, arren baso hura zerekin egina zegoen azaldu ziezaiela.

Urtea betetzeko egun bat falta zela, anaia haietako bat mendira joan omen zen, eta han leize baten atakan jarri zen.

Han zelatan zegoela, deabrua ikusi zuen sorgin batekin dantzan. Eta halako batean deabruak sorginari esan omen zion:

—Bihar garai honetarako etortzeko dizkinat, ba, nik bi gazte.

—Zer egitera? —galdetu zion sorginak.

—Baso bat eman nienan: asmatzen baldin bazuten zerekin egina zen, zaku urre bat haientzat izatekotan, eta bestela, haien arimak niretzat izatekotan.

—Zerekin egina da, ba, basoa?

—Ostiralean eta larunbatean ebakitako azazkalekin.

Leize atakan zegoen mutilak hizpide guztia aditu omen zien.

Hurrengo egunean anaia biak mendira igo ziren eta deabrua zaldi gorri baten gainean agertu omen zitzaien, eta galdetu zien:

—Badakizue zerekin egina den basoa?

—Ostiralean eta larunbatean ebakitako azazkalekin —erantzun zioten.

Zaku urrearekin bi anaiek apaizetarako ikasteko behar adina izan omen zuten.

BARANDIARAN, Jose Miguel (1973). Obras Completas II. Bilbao: Editorial La Gran Enciclopedia Vasca. (323-324)

Ikus hau ere

AIZPURUA, Jon, AIZPURUA, Jexux (2000). Joxe Migel Barandiaran. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudia

, via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper