NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

ARDIAK ETA BELARRA

Joxe Arratibel (Ataun, Gipuzkoa, 1923 - Estibaliz, Araba, 2011)

Testu-mota: Ipuin miresgarria

Atala: Ahozko Literatura

Gako-hitzak: animaliakhizkuntza

Belarra eta ardiak hizketan.
Resurreccion Maria Azkueren Euskalerriaren Yakintza I, 1935.
Ilustrazioa: Jean Paul Tillac (1880-1969).


Behin artzain batek atera zuen bere artaldea larrera, oso belar ona zegoen toki batera, eta ardiei esan zien:

—Larre ona daukazue gaur, eta nahikoa jandakoan, etorri etxera.

Iluntzean etorri ziren ardiak etxera, eta nagusiak galdetu zien:

—Nahikoa jan al duzue?

—Batere ez dugu jan —erantzun zioten ardiek.

—Zer bada?

—Jaten hasten ginen bakoitzean, “aurrera ta goxoago, aurrera ta goxoago”, esaten zigun belarrak, etaaaa… egun guztian ibili eta ibili, ez dugu ezertxo ere jan.

—Ez zarete tonto txarrak! —esan zien artzainak—. Hurrena hori esaten dizuenean, “bertan goxo” esan, eta bertan geldi zaitezte nahikoa jan arte.

Hurrengo egunean joan ziren berriz ere ardiak larre toki on hartara, eta belarra hasi zitzaien esanez:

—Aurrera ta goxoago, aurrera ta goxoago…

Baina oraingoan ardiek erantzuten zuten:

—Bertan goxo, bertan goxo…

Iluntze hartan nahikoa janda itzuli ziren etxera.

Garai hartan gauza guztiek zekiten hizketan: belarrak, sasiak, arbolek, eta animaliek ere bai. Bakar-bakarrik goroldioak ez omen zekien. Beste gauza guztiak bildu ziren goroldioari hizketan erakutsi behar ziotela-eta, eta erakusten hasi zirenean, nola goroldioari erakutsiko, denak mutututa gelditu omen ziren. Horregatik, geroztik gauza horiek denek ez dute gehiago hizketan egiten.

Batzuek esaten dute oraindik ere ardiek eta belarrak hitz egiten dutela elkarrekin. Ardiak larrera ateratzen direnean, belarrak esaten omen die:

—Aurrera ta goxoago, aurrera ta goxoago…

Ardiak ibiltzen dira pixka batean batetik bestera, eta azkenean, beee-beee! eginez, bertan gelditzen dira.

Beee-beee… horrek… “bertan goxo, bertan goxo”, esan nahi omen du.

ARRATIBEL, Jose (1980). Kontu zaharrak. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca. (159-160).

Ikus hau ere

ARRATIBEL, Joxe (1995). Kontu zaharrak. Donostia: Erein. [Euskara batuan. Miel Anjel Elustondoren edizioa].

Joxe Arratibel Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper