
1. Sorginen bilkura. Egilea: Jacob de Gheyn II (ca. 1565-1629).
Direnik ez da sinetsi behar, ez direnik ez da esan behar.
IURRETAN (BIZKAIA)
Yurreta’n neskak etze batera goruetan gabez jueten ei zien.
Neska batek pasau biar eban kueba-aurre bateti.
Gau baten agertu ei jakin gison bat…
Iurretan neskak etxe batera goruetan gauez joaten ei ziren.
Neska batek pasatu behar zuen koba aurre batetik.
Gau batean agertu ei zitzaion gizon bat —sorgina— eta esan zion gehiago handik ez pasatzeko ordu hartan.
Neska horrek esan ei zien bere lagunei zer pasatu zitzaion.
Eta lagunek, beldur gaberik joateko esan zioten, txorakeria hori utzita.
Joan omen zen ba biharamunean, eta irten zitzaion sorgina eta sartu zuen barrura eta atera zizkion bere ileak.
Bere etxekoak topatzen zebiltzan eta joan ziren kobara eta topatu zituzten haren ileak eta amantala apurtuta.
I. Aldekoa-Otalorak 1933an jasoa.
ATAUNEN (GIPUZKOA)
Bein ardazle ‘atzûk alkarrekin bilduta lanen ai ziela, sorgiñezaz batebatek itze ataa nunbait eta eetako neska ‘atek sorgiñik etzala esa’ementzôn…
Behin ardazle batzuk elkarrekin bilduta lanean ari zirela, sorginez baten batek hitza atera, nonbait, eta haietako neska batek sorginik ez zela esan omen zuen.
Gero, beren lanaldia eginda, bakoitza bere etxera joan zen.
Sorginik ez zela zioenari sorginak irten zitzaizkion bidera, deiadarka esanez:
—Ez garela, baina ; Maripetralin ez beste guztiak hemen gaitun.
Hau esanez, bakoitzak ile-izpi bat burutik kendu zion eta neska batere ile gabe gelditu omen zen.
Ataungo Akutain etxeko Josefa Munduatek kontatua 1910ean.

BARANDIARAN, Jose Miguel (1984). Brujeria y brujas. Testimonios recogidos en el País Vasco. Donostia: Txertoa. (108).
BARANDIARAN, Jose Miguel (1973). Obras Completas II. Bilbao: Editorial La Gran Enciclopedia Vasca. (487).
Ikus hau ere
AIZPURUA, Jon, AIZPURUA, Jexux (2000). Joxe Migel Barandiaran. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Irudiak
- Jacob de Gheyn II,
, via Wikimedia Commons.
- Eusko Jaurlaritza. Euskal Kultura Ondarea.