NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

ATSOA ETA KATUA

Jose Migel Barandiaran (Ataun, Gipuzkoa, 1889-1991)

Testu-mota: Ipuin miresgarria

Atala: Ahozko Literatura

Joseph Jacobs-en Celtic Fairy Tales, 1892.
Ilustrazioa: John D. Batten (1860-1932).


Bein, beste askotan lez, atso bat egoten ei zan goruetan eskatzien. Eta gauero katu bat tximiniyetik etorten xakon eta atsue ikarat eitten ei zan. Eta gixonari kontau eutzan zer pasaten xakon…

Behin, beste askotan legez, atso bat egoten ei zen goruetan ezkaratzean. Eta gauero katu bat tximiniatik etortzen zitzaion eta atsoa ikaratu egiten ei zen. Eta gizonari kontatu zion zer pasatzen zitzaion.

Gero, ba, gizonak esan zion atsoari bera paratuko zela andre jantziekin, buruan painelu zuria eta guzti. Buruko painelu zuria ezkonduen seinale da.

Gizona goruetan zegoela etorri zen katua: baina, gizona bizarrarekin zegoen eta, katuak ezagutu egin zuen hura ez zela besteetako andrea. Eta gero katuak esan zion goruetan zegoen gizonari:

—Gizona izan eta goruetan?

Eta gizonak katuari:

—Katua izan eta berriketan?

Eta gizonak sutondoko burruntzia hartu eta akabatu zuen katua, eta gero bota zuen ezkaratzeko bentanatik ortura.

Hurrengo egunean auzoko atso bat agertu ei zen, bere gona gorri motx eta guzti, hilda ortuan.

Eskoriatzako (Gipuzkoa) Mazmela auzoko Fr. Lucio Villarrek P.A. de Madariagari kontatua, eta honek Barandiarani 1921. urtean.

Andra ‘at aitze ementzan ardatzeen gauero, etxeko beste guztiik oia aldeinda gero.
Gauero etortze ementzitzaion katu zuri aundi’at eta auzoko naiz urrutiitako gertaera guztiik salatze ementziotzan…

Andre bat aritzen omen zen ardatzean gauero, etxeko beste guztiek ohera alde egin eta gero.

Gauero etortzen omen zitzaion katu zuri handi bat eta auzoko nahiz urrutietako gertaera guztiak salatzen zizkion.

Andre hura oso harriturik zegoen, eta etxekoei zer eta nola gertatzen zitzaion esan zien.

Gau batean, andre haren lekuan, bere semea ardatzean jarri zen.

Katu hori etorri omen zen, beti bezala, atariko ate-zulotik sartuta. Baita ardazleak makilaz astindu bat emanda bidali.

Hurrengo egunean aditu omen zuten auzoko andre bat hezurrak hautsita, zegoela.

Katu-itxuran zebilen sorgina izan hura.

Ataungo Akotain etxeko Maria Josefa Munduate andreak kontatua 1910. urte inguruan.

BARANDIARAN, Jose Miguel (1973). Obras Completas II. Bilbao: Editorial La Gran Enciclopedia Vasca. (495-496).

Ikus hau ere

AIZPURUA, Jon, AIZPURUA, Jexux (2000). Joxe Migel Barandiaran. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudia

, via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper