NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

GAUA GAUEKOENTZAT ETA EGUNA EGUNEKOENTZAT

Jose Migel Barandiaran (Ataun, Gipuzkoa, 1889-1991)

Testu-mota: Elezaharra

Atala: Ahozko Literatura

Joseph Jacobs-en More English Fairy Tales, 1894.
Ilustrazioa: John D. Batten (1860-1932).


Lenau Lauzpeltzen ardazle sail aundie gauero-gauero bildu oi eme’oan.
Beingo ’atên bertako neskêk, baietz Iturriotz aldeko mendîn daôn iturriti ure ekai eta bestêk ezetz, t’ ala izpittu emen’ittûn…

Lehenago Lauspeltzen ardazle sail handia gauero-gauero bildu ohi omen zen.

Behin batean bertako neskak, baietz Iturriotz aldeko mendian dagoen iturritik ura ekarri, eta besteek ezetz, eta hala hizpidetu omen ziren.

—Apustua egin dezagun —neska horrek.

—Ea ba —besteek.

Baita, neska hori, hartu edarra eta iturrira abiatu zen. Eta besteak Lauspeltzeko atarian, ilargitan, haren zain jarri ziren.

Aldian behin deiadar egiten omen zuten:

—Non haiz?

—Halako tokitan —erantzuten zuen neskak.

—Non haiz? —berriz ere geroxeago.

—Halako tokitan.

Eta neskaren hotsa geroz eta gutxiago aditzen zen.

—Non haiz? —berriz ere.

Eta ez omen zen gehiago haren hotsik aditzen.

Ardazle guztiak larriturik zeuden, zer gertatu ote zitzaion neska horri.

Halako batean, Lauspeltzeko atarian haize bolada batek jo zuen, eta airean baten batek hots egin zuen:

—Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat.

Eta gehiago ez omen zen neskaren aztarrenik izan.

Barandiarani bere ama zenak kontatua. Lauspeltz Ataungo baserri baten izena zen.

Lenagoko oitura sarra san erri onetan alkarri laguntzea gariak eta artoaletzen.
Bein batian bildu ei siran etxe batian lagun-mordotxo bat. Lan ori gabas amaitzen san…

Lehenagoko ohitura zaharra zen herri honetan elkarri laguntzea garia eta artoa aletzen.

Behin batean bildu ei ziren etxe batean lagun mordotxo bat. Lan hori gauez amaitzen zen.

Lanaldia egin eta kontu batzuk esan ostean, irten ziren etxe hartatik eta etxerako bidean jarri ziren. Eta hor berehalaxe non agertzen zaien animalia txiki katuen antzeko bat, eta euren aurrean, bidez bide, joaten hasi ei zen.

Handik lasterrera batek esaten du: Zer da hau? Eta hori esanez, jo zuen bizkarrean irabiurrarekin. Eta katua mugitu ere ez ei zen egin, eta lehen bezala jarraitu.

Kale ingurura heldu zirenean, berriro jo zuen. Katua orduan igo zen leiho batera eta, idia baino handiagoa bihurtuz, esaten die gizonei:

—Gaua gaukoentzat eta eguna egunekoentzat!

Hori aditzean, erabat larritu ziren, eta etxera bizkorka sartu ziren.

Katua ez baina sorgina izan.

Jose Ariztimuñok Elgetako (Gipuzkoa) gizon baten ahotik entzuna eta Barandiaranek haren paper batean aurkitutakoa.

BARANDIARAN, Jose Miguel (1973). Obras Completas II. Bilbao: Editorial La Gran Enciclopedia Vasca. (219, 497).

Ikus hau ere

AIZPURUA, Jon, AIZPURUA, Jexux (2000). Joxe Migel Barandiaran. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudia

, via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper