NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

SORGIN GAIZTOA

Jose Migel Barandiaran (Ataun, Gipuzkoa, 1889-1991)

Testu-mota: Ipuin miresgarria

Atala: Ahozko Literatura

J. Collin de Plancy-ren Dictionnaire infernal : répertoire universel des êtres, des personnages, des livres... qui tiennent aux esprits, aux démons..., 1863.
Ilustrazioa: Louis Le Breton (1818-1866).


Mundûn beste asko bezela, erri ’atên senar-emazte gazte ’atzûk bizi ementzien. Abeatsak ementzien eta oso ondo bizi zienak.
Ba ementzoên euzkie baño ederragoko semetxo ’at ê.
Beiñ andra gaztea bê ume orrekiñ lizar baten itzalên zeola…

Munduan beste asko bezala, herri batean senar-emazte gazte batzuk bizi omen ziren. Aberatsak ziren eta oso ondo bizi zirenak.

Ba omen zuten eguzkia baino ederragoko semetxo bat ere.

Behin andre gaztea bere ume horrekin lizar baten itzalean zegoela, atso zahar bat alderatu zitzaion, eta esan omen zion:

—Nahi al duzu ilea orraztu?

—Ez, ez daukat beharrik —erantzun zion andre gazteak.

—Ilea oso nahasturik daukazu eta zerbait zuzentzea hobe izango duzu. Neronek orraztuko dizut.

—Horrenbesteraino diozunez gero, orraztu iezadazu ba —esan omen zion azkenean, eta bere burua atso haren eskuetan jarri zuen.

Baina atso hura sorgina omen zen, eta andre gazteari burutik orratz buru-beltz bat sartu zion.

Eta andre gazte hura istanteko uso bihurtu eta hegaka joan zen.

Orduan atso gaizto hura, umea magalean hartuta, itzalean patxada ederrean jarri omen zen.

Han zihoazen batzuek ea nor zen galdetu zioten. Eta bera zela umetxo haren ama erantzuten zuen.

Ea ba nola ahal zitekeen, ume haren ama halako emakume gazte eder bat zela eta.

Baietz, bera zela, bera ezin ikusi zuen sorginen batek zatartu eta zahar itxura eman bazion ere. 

Hala zioenez gero egia izango zela, eta etxera eraman zuten. Eta hango etxekoandre bizi izan zen puska batean.

Askotan etxeko baratzean uso txuri politt bat agertzen omen zen. Nagusia uso hura harrapatzeko asmotan zebilen beti. Baina etxekoandre sorginak ez zuen inola ere nahi. Ea zertarako zuen uso hura, esaten omen zion.

Noizbait ere, , nagusi horrek usoa harrapatu zuen, eta han omen zebilen eskuekin leunduz. Hala zebilela, buruan zerbait zeukala igarri zion.

Baita hobeto begiratuta, orratz buru-beltza aurkitu eta atera zion.

Istanteko uso hura emakume bihurtu zen.

Nagusiak berehalaxe bere lehengo andrea zena ezagutu omen zuen.

Gero, andre gazte horrek gertatutako guztia kontatu zionean, atso zahar sorgin hura herriko plazara eramanda, bertan erre zuten.

Handik aurrera oso ondo bizi izan omen ziren.

Hori hala bazan
sar dadila kalabazan
ta atera dadila
Bitoriko plazan.

1902. aldera Ataungo Maria Antonia Aierbe andreak, nire ama zenak, kontatua.

BARANDIARAN, Jose Miguel (1973). Obras Completas II. Bilbao: Editorial La Gran Enciclopedia Vasca. (326-327).

Ikus hau ere

AIZPURUA, Jon, AIZPURUA, Jexux (2000). Joxe Migel Barandiaran. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudia

, via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper