NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

TARTALOETXETAKO TRIKUHARRIA

Jose Migel Barandiaran (Ataun, Gipuzkoa, 1889-1991)

Testu-mota: Elezaharra

Atala: Ahozko Literatura

Tartaloetxetako trikuharria, Zegama (Gipuzkoa).
Altzaniako Estazio Megalitikoa.
Euskadiko beste trikuharri batzuk, hemen.


Izen horrekin ezagutzen dugu Zegamako Saader mendi gaineko zelaia. Han dago trikuharri bat: Tartaloetxe deitzen diote.

Han bizi omen zen aspaldi Tartalo, inguru haietako lehenengo artzaina, begi bakarra bera. Handik beherago, Antimuño baserria. Hemengo anaia bi joan omen ziren behin ehizara; baina eguraldia oso txartu, eta eraso batetik iheska zihoazela, Saaderren txabola bat ikusi eta bertan sartu. Handik laster, baita ardi mordoska bat ere, eta atzetik gizon bat begibakarra, Tartaloa. Honek, sartu zelarik, harri handi bategaz atea itxi omen zuen. Berehala, Antimuñoko ehiztariei begira, hau esan bati: «Hi, gaurko»; eta besteari: «Hi, biharko».

Handik laster, «hi, gaurko» esan zionari burruntzia sartu, sutan erre eta jan. Horrela afaldu omen zuen. Ondoren, lurrean etzan eta lotan jarri.

Antimuñoko beste anaiak omen zioen bere baitan: «Ni bihar jango naik, baldin bera hiltzen ez badut». Hartu burruntzia, sutan goritu, eta Tartalori begian sartu omen zion. Begian burruntzia zuela eta erabat itsu, Tartalo jaiki omen zen ehiztariaren bila; baina alferrik: ehiztaria ardi tartean ezkutatzen.

Goizean Tartalo, atea irekita, zangoak zabalik, hauen artetik bere ardiak banaka ateratzen hasi omen zen. Ehiztaria berriz, bizkarrean ardi-larru bat zuela, Tartaloren zango artetik mendira irten. Tartalo laster ohartu ehiztaria ihesi joan zela, eta honen abarka-hotsetara abiatu jauzika. Ehiztaria amilka iritsi omen beheko ibaira, eta bertan sartu eta igerika iragan beste aldera. Tartalo ere ibaira; baina igerika ez jakin, eta bertan ito.

BARANDIARAN, Jose Migel (1980). “Euskalerriko leen-gizakien eta ireluen bizilekuai buruz ikasgai eta esaunda batzuek”, Munibe, 3-4: 385-386.

Ikus hau ere

AIZPURUA, Jon, AIZPURUA, Jexux (2000). Joxe Migel Barandiaran. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

irudia

Eusko Jaurlaritza. Euskal Kultura Ondarea.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper