NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

GASTEIZ OSOA KALEAN

Juan Jose Zearreta (Zornotza, Bizkaia, 1947 – Muxika, Bizkaia, 2009)

Testu-mota: Artikulua

Garaia: XX. mendea (1976)

Atala: Historia

1. Frantzisko Asiskoaren parrokia, Gasteiz.


Anaitasuna, 1976ko martxoak 15

70 000 pertsona inguru hiru langileren hiletetan
80 pertsona zauritu
Greba jenerala

Anaitasunako irakurleek badakite Gasteizko langileriak daraman borrokaren berri. Egun hauetan betetzen dira borroka latz honen bi hilabete luze. Egunetik egunera, asterik aste eta hilabetez hilabete, Gasteizko langileriak bere borroka gaitasunaren froga bikainik eman dio Euskal Herriari. Aspaldi honetan egin den grebarik latz eta luzeen honek martxoaren 3an ikusi zuen bere egun nagusia: greba jenerala!

Inork espero ez zuena: lantegi guztiak gelditu eta kalera! Estudianteak, berdin. Bankuak, tabernak, zinema-aretoak, azoka eta dendak, transporte publikoak...

Poliziak gogor zigortzen zituen, noski, kaleetan zehar agertzen ziren jendetzak. Jendeak barrikada ugari jaso zuen, eta behin baino gehiagotan poliziari harriz eraso ere bai. Poliziak kristorenak eta bi egiten zituen jendea sakabanatzeko, baina jendeak beti kalera jotzen zuen.

Baina herri-ordenaren zaintzaileek, herriko autoritateek, ezin zezaketen permiti honelakorik. Langileriaren "festa" hau ezin zitekeen onar. Langilea etxeratu egin behar zen: eta doluz eta minez etxeratu zen, etxeratu ere.

2. Poliziaren erasoa.

Hiru langile erailak eta 80 bat zaurituak

San Frantzisko eliza ondoko tiroek gogor, azkar, amorruz, su eta gas artean urratu zituzten Pedro, Romualdo eta Francisco langile borrokalarien gorputz gazteak; eta Gasteizko herri osoak bere baitan gorde zituen luzarorako.

Hilketa honek berehala sortu du oihartzun sakonik: Diputazioak gogorki kondenatzen du Gobernu Zibilaren jokaera; Herriko Etxeak ere berdin kondenatzen du, eta hurrengo egunak, 4a eta 5a, dolu egunak deklaratzen.

Martxoaren 4an, goizeko hamarrak inguruan, herri osoa (eta "osoa" literalki hartu behar da hemen) Katedral Berriaren barne eta inguru zabaletan bildu da, hiru langile asesinatuen hiletetarako.

Baina nork, zerk konbokatu du herria? Partidu, erakunde eta talde oro oso gainditurik gertatu da. Herria bere buruaz jabetu da, eta zahar, gazte, gizon, emakume eta gaztetxoak ere kalean ikusi ditugu. Prentsa ofizialak aipatzen dituen agitadores profesionales direlako horiek horrenbeste ote dira, bada? Herri osoa ote da, bada, agitador? Ez da horrelakorik. Jendeak hori eta gehiago egiteko gauza dela frogatu du gaur Gasteizen.

Ez ginen 10 mila ez eta 15 mila pertsona ere, BBCk eta Paris Irratiak zioten bezala. 70 bat mila pertsona ginen, denok elkarturik, goizeko hamarretatik arratsaldeko hirurak arte Gasteizko kaleak materialki okupatu genituenak.

Ugariak eta gogorrak izan dira, herriak kalez kale oihukatu dituen esloganak.

Jendea denbora guztian, besoak gora, hatz birekin "V" gisan garaipena adieraziz edota txalo beroak joz ibili da.

Hiru langile asesinatuen gorputzak ”Agur, jaunak” debil batekin agurtu ondoren, jendetzak zaurituak dauden ospitaleetara jo du, "langile zaurituok, hemen gaude!" oihukatuz. Orduan, zaurituak, erizainak, serorak eta ospitaleko arduradun guztiak kanpoan zegoen herriarekin txalo sentikor eta bizi batean lotu dira. Gasteiz herriak bere anaitasuna eta bere batasuna egiazki frogatu dituela aitortu behar dizuet gaur.

Elizak jarrera garbi eta gogor bat hartzen du

apez guztiek egin dute, eta azkenik apezpikuak berak ere izenpetu behar izan du. Egia esan, oso gogorra iruditu zait apezgoaren agiria. Euskal Herriko Elizak ez du orain arte horren agiri garbi eta gogorrik plazaratu. Garbi eta erabat kondenatu dute Gasteizko apezek poliziaren jokabidea. Zenbait zati irakurgarriak dira:

"No hay derecho a matar, no hay derecho a matar así. Las muertes que hoy angustiosamente nos conmueven —queremos decirlo con toda claridad— son absolutamente injustificadas y han de ser entendidas, por lo tanto, en su verdadera condición de homicidios".

Eta horrelako zenbait zati bikain badu.

Juan Jose Zearreta, Anaitasuna, 313. zk., 1976-03-15.

Jatorrizko artikulua, hemen.

OHARRA. Artikuluak hiru hildako aipatzen ditu, Francisco Aznar (17 urte), Romualdo Barroso (19 urte) eta Pedro María Martínez (27 urte). Larri zauritutako beste bi langile, José Castillo (32 urte) eta Bienvenido Pereda (30 urte), hurrengo egunetan hil ziren. Zaurituak, berriz, 150etik gora izan ziren. Gasteizko langileekiko elkartasunez antolatutako protestetan, Juan Gabriel Rodrigo hil zuten Tarragonan eta Vicente Antón Ferrero Basaurin.

3. Hiletak.

4. ABC, 1976ko martxoaren 9a.
5. Odol arrastoak espaloian.
6. Martxoaren 3ko plazatik gertu dagoen eraikin bateko murala.

Ikus YouTuben La revolta permanent - Vitoria-Gasteiz (76/3/3). (Gaztelaniaz)

IKUS HAU ERE

Martxoak 3 Elkartea - Asociación Víctimas 3 de Marzo elkartearen webgunea.

Lluis Llachen “Campanades a Morts” piezaren zati bat, gertakarien 30. urteurrenean zuzenean grabatutakoa Gasteizen, 2006ko martxoaren 3an.

Adeban aragoiar taldeak martxoaren 3ko gertakariei buruz grabatutako “Vitoria” abestia.

Asteazken (76/3/3) - Perlata, Streetwise & Acera.

Irudiak

  1. Zarateman Via Wikimedia Commons. Lan hau CC BY-SA 3.0 lizentzia baten mende dago.
  2. eta 3: Martxoak 3 Elkartea - Asociación Víctimas 3 de Marzo.
  3. ABC egunkariko ebakina.
  4. Martxoak 3 Elkartea - Asociación Víctimas 3 de Marzo.
  5. Zarateman Via Wikimedia Commons. Lan hau CC BY-SA 3.0 lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper