- Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra martxoaren 14an (egun osoz) eta 15ean (egun erdiz) egingo da, Bilboko Euskal Museoan.
- Euskaltzaindiaren mendeurreneko bosgarren jardunaldi akademikoaren leloa Aniztasuna: hizkeren berba-mintzoak izango da.
- Adolfo Arejita: “Besteak beste, gaur egun nazioartean dauden dialektologia alorreko ikerketa eta egitasmoak ezagutuko ditugu, eta horien nondik norakoen berri izango dugu”.
- Koldo Narbaiza (Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria); "Bilboko biztanle guztiak animatu nahi ditut Euskaltzaindiak antolatu dituen ekintzetan parte hartzera; balia ditzagun aukera ezberdinak euskara eta euskal kulturaren aldeko maitasuna eta gertutasuna adierazteko".
- Ana de Castro (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako zuzendaria): "Euskal Museoa leku ezinhobea da egitasmo hau antolatzeko, bertan gordetzen baitira euskal klulturaren sustraiak".
- Dialektologia biltzarrari bide emateko, Euskara Ibiltaria erakusketa berritua eta interaktiboa aurkeztuko da martxoaren 13an, Euskal Museoan bertan. Horrez gain, Laboral Kutxak babesten duen Herri Hizkeren Atlasaren X. liburukia aurkeztuko da, martxoaren 15ean.
- Biltzarrerako izen-ematea zabalik dago martxoaren 11 bitarte: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71 (plaza mugatuak / aldi bereko itzulpena).